Euskal Arrauak, olinpiar sua Baionan itsasuntziz ekartzeko prest !
Olinpiar Sua Marseillan barda sartu da, eta Lapurdin izanen da Maiatzaren 20an. Ibilbidean Sua ekarriko dutenen artean, Baionako Euskal Arrauak elkarteko kideak badira : itsasuntziz Errobi gainean ariko dira
Euskal Arrauak elkartea 2016an sortu da, Baionan, Santizpiritu auzoan.
Gaur egun 4 itsasuntzi dituzte, zurezkoak, bale ihizian baliatzen ziren bezalakoak.
Kirol eta aisialdi arraun elkartea
Euskal Arrauak elkartean, bi aktibitate nagusi badira : lehiaketak egiten dituztetenak, eta plazerrez Errobi eta Aturri gainean ibiltzen direnak.
80 kide badira, bai gizon eta emazteak ere.
Urtean zehar, itsasuntziz ateraldiak astean hiru aldiz egiten dituzte, asteazken, larunbat eta igandetan.
Baiona uraren gainetik ikusteko parada dute, eta herriko ekitaldi handietan parte hartzen dute, Olentzero, Ihauteriak, Xingar Ferian, eta abar...
Pasaiako Itsas Festibalean ere gomitatuak dira.
Olinpiar Sua Errobi gainean
Pariseko Joko Olinpikoak Uztailaren 26tik Agorrilaren 11rat ospatuko dira, eta Joko Paralinpikoak, Agorrilaren 28tik Irailaren 8rat.
Olinpiar Sua Belem itsasuntzitik Marseillan sartu da, Maiatzaren 8an, eta hemendik goiti, eskualdez eskualde ibiliko da.
Maiatzaren 20an, Olinpiar Sua Baionarat iritsiko da, eta ibilbidearen parte bat Errobi gainetik pasatuko da.
Euskal Arrauak hautatua izan da, baliatzen dituzten itsasuntziak pisuak baitira, eta uraren gainean ez baitira sobera mugitzen.
Olinpiar Sua Aviron Bayonnais garagean hartuko dute, eta arraunez, herriko etxeraino eramanen dute.
Pozik dira, joko olinpikoen kari, denedako lekua baita, jende ezagun eta elkarte ttipientzat ere : "garrantzitsuena parte hartzea da" lemarekin bat egiten dute.
Xehetasun gehiago : EUSKAL ARRAUAK